#07Salvaje

07_salvaje

Izenburua: Inauteriak

Joseba Larratxe Berazadi “Josevisky”. Irun 1985

Donostian arkitektura ikasketak burutzen zituen bitartean umore zintak marrazten hasi zen Matraka eta Nabarra aldizkarietan. Geroago, musika eta komikiak uztartzen zituen kklrd.com webgunea sortu zuen lagun batzuekin batera. Azken boladan, Xabiroi komiki-aldizkariarentzako Pako Aristi eta Asisko Urmenetaren gidoiak marraztu ditu eta Argia aldizkariaren urtekarirako artikulu batzuk ilustratu ditu. Berriki kaleratu du Saure argitaletxearen eskutik eta Yurre Ugarte gidoilariarekin batera Katu Hegoduna komikia.

http://www.kklrd.com/

http://josebalarratxe.tumblr.com/